Albisteak
I+MED eta METAPOSTAk bat egin dute Industriaren Euskal Plataformarekin
Adimen Artifizialari buruzko Barnetegi Teknologiko bat antolatuz egin nahi izan du Industriaren Euskal Plataformak bere lantaldeen urteko azken batzarra. Bizkaia Enpresa Digitalaren eskutik AI sorkuntzako tresna berriak nola erabiltzen diren ikastea, benetako erabilera kasuak ikusiz, eta tresna bakoitzak... jarraitu irakurtzen HEMEN
Elay enpresak bere kontuak «euskara hutsez» egin eta erregistratzea lortu du
Ebaketa zehatzean ari den enpresa bat da Elay. Besteak beste, autoentzako piezak egiten dituzte. 1965ean jarri zituzten lantokiaren oinarriak, Antzuolan (Gipuzkoa). Urteotan erruz handitu da, eta mundu zabalean hedatu da: Ameriketan eta Asian ere baditu fabrikak. Tokian tokiko begirada... jarraitu irakurtzen HEMEN
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak bere lantaldeak bildu ditu eta kide berri bati ongietorria eman
Arabako Parke Teknologikoak hartu zuen ekainaren 23an Industriaren Euskal Plataformako lantaldeen batzarra eta topaketa honetan LEYCOLAN enpresari ongietorria eman zitzaion. Usurbilen kokatutako enpresa, energia sektorekoa da eta argiteria kudeatzeko soluzio berritzaileak eskaintzen... jarraitu irakurtzen HEMEN
2023. urtean euskara industria arloan indartzeko konpromisoa berretsi eta Innobasqueri ongietorria eman dio Indeusek
Urtero legez aurten ere, Industriaren Euskal Plataformak Batzar Orokorra eginez eman dio hasiera urteari. Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea, Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusia eta Aitor Urzelai, Spriren zuzendari nagusia, buru izan dituen... jarraitu irakurtzen HEMEN
INDEUSek Euskaraldiarekin bat egin du 200dik gora ARIGUNE eta milaka Ahobizi eta Belarriprestekin
Industria arloan euskararen erabilera handitzea helburu duen INDEUS Industriaren Euskal Plataformako kideen urteko azken batzarrak bat egin du EUSKARALDIAren hasierarekin; horrenbestez, INDEUSkideek euskararekiko konpromisoa agerian utzi nahi izan dute Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egindako... jarraitu irakurtzen HEMEN
INDEUSeko lantaldeek Hizkuntza teknologien ekintza plana, Lanhitz deialdia eta Euskaraldia izan dituzte ardatz nagusi
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak bere kide diren enpresa, elkarte eta erakundeak bildu ditu gaur goizean. Bileraren hasieran Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskutik, GAITU-Hizkuntza teknologien ekintza planaren berri izan dute. Ekintza plan honen bidez, Administrazioaren kudeaketa publiko elebidunaren... jarraitu irakutzen HEMEN
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako lantaldeek 2022ko lanei ekin diete
Bi urtez onlineko bilerak egin ondoren, INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kideak aurrez aurreko bileretara itzuli dira. SPRIren egoitzak hartu zuen INDEUSeko Lantaldeen batzarra, joan den otsaileko Batzar Orokorrean erabakitako egutegi eta ekintza planari jarraituz. Jarraitu irakurtzen HEMEN
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak aurtengo erronkak finkatu ditu
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak urteko lehen Batzar Orokorra egin du. Aitor Urzelai, Spriren zuzendari nagusiak eta Josune Zabala, Jaurlaritzako Hizkuntza ikerketa eta koordinazio zuzendariak egin dituzte lehen hitzak, ongietorria emanaz ekimenaren parte diren erakunde publikoei... jarraitu irakurtzen HEMEN
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bat egin dute INDEUS, Industriaren Euskal Plataformarekin
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak bere lehen Batzar Orokorra egin zuenetik urte bete pasa denean, egoera eta baldintza oso desberdinetan elkartu dira Plataformako partaide diren enpresak, ekimena bultzatzen duten erakunde publikoak eta INDEUSekin bat egin duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Jarraitu irakurtzen HEMEN
INDEUS Industriaren Euskal Plataformak 2020rako helburuak aztertu ditu euskara industriaren arloan sustatzeko
Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako Sailburuordea, Alex Arriola, SPRIren Zuzendari Nagusia, Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusia eta CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBAT, EIKA, ELAY, GOIZPER, IKERLAN, PETRONOR, TECNALIA, VICOMTECH, GAIA, ESLE eta ENERGIA KLUSTEReko ordezkiak bildu dira Bizkaia Plaza... irakurri gehiago HEMEN