Orona: euskararen igogailuan gora egiteko lanean
2002an hasi zen euskararen alde Oronak egin zuen bidea eta 2021etik da Indeuseko kide. Euskal Herrian, Oronako langileen %60k euskaraz mintzatzeko gaitasuna du, eta beste %16k ulertzen du.
Industria aurreratua, nazioarteko presentzia sendoa eta tokiko konpromiso sakona. Hiru ardatz horien bueltan uler daiteke Orona gaur egun. Europako bosgarren igogailu enpresa izanik ere, euskarari leku estrategikoa egiten dion kooperatiba industriala. Irakurri albistea HEMEN
