TORI.eus

Tori.eus.jpgPuntuEUS Fundazioak Dinahosting enpresarekin elkarlanean abiatutako zerbitzua da Tori.eus.

Euskara hutsez izateaz gain, doako zerbitzua da. Hauek dira bere ezaugarriak:

  • 2Gb arteko fitxategiak bidali daitezke
  • Fitxategiak partekatzeko hainbat modu ditu: Posta elektronikoz zuzenean bidali daitezke, edo norberak esteka kopiatu eta sarean partekatu dezake.
  • Fitxategiak enkriptatzeko aukera: Erabiltzaileak fitxategiak zerbitzarira igo aurretik pasahitz bat ezarriz enkripta ditzake. Horrela gure fitxategiak kontrolpean izango ditugu.
  • Fitxategien iraungitze-data ezartzeko aukera: Partekatutako fitxategia zerbitzaritik automatikoki noiz ezabatuko den zehaztu daiteke.
  • Deskarga kopurua mugatzeko aukera: fitxategi bat gehienez zenbat aldiz jaitsi daiteken zehaztu daiteke.
  • Bidalketa berean fitxategi bat baino gehiago igo daitezke zerbitzarira.

https://tori.eus/