Batz: industria globala, sustrai euskaldunak
Arratiako enpresako kideek argi dute: euskarak balio erantsia ematen dio taldeari
Arratian sortutako kooperatiba industriala da Batz. Automobilgintzarako osagaiak diseinatu, ekoitzi eta garatzea dute negozio nagusi, baina euren hastapenetatik egin duten trokelgintzako negozioa albo batera utzi gabe. Eta era berean, aeronautikako negozioan suspertzen ari dira. Testuinguru horretan, nazioarteko presentzia handia du Batzek. Dena den, bere jardunaren oinarria Arratian (Bizkaia) mantentzen du, eta horrek eragin zuzena izan du enpresaren hizkuntza-politikan. Irakurri albistea HEMEN
