Albisteak
Ulmaren eta euskararen arteko harreman "berezia"
Ulma proiektua bederatzi kooperatibek osatzen dute, "hautuz" elkartu direnak proiektu sozioenpresarial partekatua bultzatzeko. Estrategia batzuk taldetik bertatik sustatzen dira. "Horietako bat da euskara politika", adierazi du Ibon Calvo Ulma taldeko presidenteak. Irakurri albistea HEMEN
Euskara sarearen garrantzia ASLErentzat
ASLE Euskal Autonomia Erkidegoko lan sozietate eta enpresa parte-hartuen elkartea da. 40 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lan sozietateak eta enpresa parte-hartuak ordezkatzen ditu, enpresa-ereduaren eraldaketa bultzatuta, eta formula parte hartzaileagoak, jasangarriagoak eta pertsonengan zentratutakoak sustatuta. Irakurri albistea HEMEN
Orona: euskararen igogailuan gora egiteko lanean
Industria aurreratua, nazioarteko presentzia sendoa eta tokiko konpromiso sakona. Hiru ardatz horien bueltan uler daiteke Orona gaur egun. Europako bosgarren igogailu enpresa izanik ere, euskarari leku estrategikoa egiten dion kooperatiba industriala. Irakurri albistea HEMEN
Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu”
Ongietorria ematearekin batera, Ansoleagak aurrera begirako erronkak aipatu ditu, besteak beste INDEUSera enpresa gehiago erakartzea “enpresa berriek ikuspuntu eta esperientzia berriak eskaintzen dituztelako eta horrek guztiok aberasten gaitu”. Irakurri albistea HEMEN
Dokumentuak modu seguruan digitalizatuta edukitzearen eguneroko abantailak
Eguneroko dokumentu bidalketak edota artxibo lanak digitalki egiteak erakunde askoren eraginkortasuna areagotu du azken urteotan. Aldaketei aurre egitea kosta egiten da sarri, entitate askok mesfidantzaz begiratzen baitiote urte luzez eginiko lana beste modu batera egiteari. Irakurri albistea HEMEN
IKERLAN zentro teknologikoa: berrikuntzan bikain, euskaran ere bai
Ikerlan zentro teknologikoak urrezko Bikain ziurtagiria jaso du, Eusko Jaurlaritzak euskara modu aurreratuan integratzen duten erakundeei emandako bereizgarri nagusia. Jasotako ziurtagiria beste mugarri bat da kooperatibarentzat, 30 urte baino gehiago baitaramatza arlo profesionalean hizkuntzaren normalizazioa bultzatzen. Irakurri albistea HEMEN
Marken ospea neurtzeko Markai AA sortu dute Sorland eta Oraik
Euskarazko adimen artifiziala badoa pixkanaka bere bidea egiten. Markai izeneko adimen artifiziala da horren beste erakusle bat. Markaren diagnostikoa egiten espezializatutako tresna berritzailea da Markai, eta pasa den ostiraleko Indeusen urteko azken bileran egin zuten haren aurkezpena, Sorland komunikazioa agentziaren eta Orai NLP zentroaren eskutik. Irakurri albistea HEMEN
Urteko azken bilera egin du INDEUSek
SPRIko Zuzendari nagusi Jon Ansoleaga, Foru Aldundiko ordezkari Joseba Mariezkurrena eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari Sonia Rodriguez izan dira INDEUSen bileran. Industriaren Euskal Plataformak bere 7 urteko ibilbidean egindakoak errepasatu dira, egindakoa ikusita hurrengo urteetako norabidea finkatzeko erreferentzia moduan. Talde-dinamika erabili da bileraren lehen atalean, partaideen ekarpenak jasotzeko. Irakurri albistea HEMEN
Kaudatu: Metapostaren soluzio digital berria
EnpresaBIDEA: Metaposta pertsona eta enpresei legezko balioa duen dokumentazioa jasotzeko eta kudeatzeko ingurune digital segurua, egonkorra eta juridikoki sendoa eskaintzeko xedearekin sortu zen. Hamar urte baino gehiagoko ibilbidean, eragin juridikoa duen dokumentazioaren entrega eta artxiboa modu seguru eta errazean ebatzi behar zuten enpresei lagundu die. Irakurri albistea HEMEN
Euskararen kimua Lizartzatik mundura
Kimua Group enpresak Lizartzan du egoitza, eta industriako osagai handientzako jasotze eta garraio soluzioetan espezializatuta dago. 2024ko azaroan, aurrerapauso nabarmena eman zuen euskararen esparruan, Indeus Industriaren Euskal Plataforman sartu baitzen. Spri agentziak eta Eusko Jaurlaritzak gidatutako ekimen horrek ideia estrategiko batekin konprometitutako enpresak biltzen ditu. Irakurri albistea HEMEN
Ampo: Euskara, berrikuntza eta lehiakortasunerako balio
Ampok teknologia maila altuko balbulak, sistemak nahiz galdaketa osagaiak eskaintzen dizkie energia sektoreko enpresei nagusiki. Idiazabalgo (Gipuzkoa) plantan abiatu zuen jarduna 1964an, eta egun beste hiru herrialdetan ditu ekoizpen-zentroak: Indian, Saudi Arabian eta Kazakhstan-en. Irakurri albistea HEMEN
Gislan: bezeroak behar duen teknologia euskaraz eskaintzea
Gislan datuen zientziako soluzioak neurrira eskaintzen dituen enpresa bat da. Estatistika, matematika eta informatika uztartzen dituzte haien lanean, eta bezeroaren erronkari erantzun eraginkorrak ematea gustatzen zaie. Irakurri berria HEMEN
