Maier: euskararen normalizazioa enpresaren estrategiaren erdigunean.
Tokiko sustraiak eta nazioarteko ikuspegia uztarten ditu Gernikako kooperatibak. Industriaren Euskal Plataformako kidea da.
Gernikatik munduko automobil fabrikatzaile handienetara iristen dira Maierrek ekoitzitako piezak. Automobilgintzarako osagai estetiko eta funtzionalen diseinuan eta fabrikazioan espezializatutako kooperatiba da, eta nazioarteko presentzia zabala izan arren, Euskal Herrian ditu sustraiak. Mondragon Korporazioko kidea den enpresak berrikuntza industriala eta lurraldearekiko konpromisoa uztartzen ditu, eta azken horren adierazle da euskararen alde egindako apustua.
EnpresaBIDEA egunkari digitalak Indeuskide den Maier kooperatibari buruz argitaratu duen erreportajea irakurri HEMEN
