Maider Aizpuru - BIELE GROUP
“15 urte daramatzagu hizkuntza politika arautzen eta honek asko lagundu digu hizkuntzen kudeaketa egokia egiten”
Biele Groupen Kalitateaz arduratzen den pertsona da Maider Aizpuru. Indeus Elkarrizketak egitasmoan parte hartzeko prest agertu da, enpresaren historia eta bilakaeraz gain, hizkuntzaren kudeaketa nola arautu duten kontatzeko.
Aurreko mendeko 70.hamarkadan sortutako enpresa da Biele Group, egurra prozesatzeko industriarako automatizazio-ekipoak ekoizteko sortua. Gaur egun, sektore guztietako enpresentzat linea automatikoak garatzen dituena: “Ez daukagu makina estandar bat edo katalogo bat non azaltzen dien ze makina daukagun. Bezero bat etortzen da eta esaten du ze behar dituen, horren arabera guk diseinatzen dugu makina, materiala erosi eta hemen montatu eta martxan jartzen dugu.”
Maiderrek kontatu digu nola hasi ziren hizkuntza politika arautzen orain dela 15 urte inguru eta nola gainditu behar izan zituzten beldur eta zailtasunak: “Iritsi zan momentu bat non hizkuntza politika arautu behar zan eta jendeari bildurra eman zion, esaten zuten “baina nola joango gara Alemaniara saltzera euskaraz?” Hizkuntza politika ez da Alemaniara euskaraz saltzera joatea. Hizkuntza politika batek arautzen duena da Alemaniara joan behar baldin badugu bezeroarekin alemanez egiten saiatuko garela. Hizkuntza politika arautzea gure lana erraztea da.”