Rikardo Bueno - BRTA

“Lan-bizitza euskaraz egiteko aukera ematen badugu, horrek enpresa erakargarriagoa egingo du” Rikardo Bueno, BRTA

Euskadiko 17 ikerkuntza eta teknologia zentrok osatzen duten aliantza da Basque Research and Technology Alliance, BRTA, eta Rikardo Bueno bere zuzendari nagusia. 2019. urtean sortu zen erakundea enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta gizarte berritzaileagoa lortzeko.

Rikardo Buenok jakitera eman duenez “bi helburu dauzkagu, alde batetik zentroek duten betebeharra, hau da, teknologian oinarritutako soluzioak enpresa mundura hobeto zabaltzea, hobeto iristea, transferentzi hori hobeto egitea. Eta bestetik zentroen arteko elkarlana sustatzea”

Lantokietara talentua erakartzeko borrokan euskara erabakigarria izan daitekeela azpimarratu du BRTAren zuzendari nagusiak: “Lan-bizitza euskaraz egiteko aukera ematen badugu, nik uste dut horrek ere enpresa erakargarriagoa egingo duela.”