Oihana Arrieta - GAIA KLUSTERRA

“Esfortzu bat egin beharko genuke sektore bezala gure produktuak eta zerbitzuak euskalduntzen”

1983.urtean Euskadiko elektronikako enpresak bildu eta GAIA sortzea erabaki zuten. Harrez gero Euskadiko ezagutza eta teknologien bilgune bihurtu da.

Oihana Arrieta, GAIA elkarteko Enpresen Aliantzen arduraduna da. Berak azaldu digunez “Elkartearen helburu nagusia gure elkartea osatzen duten enpresen lehiakortasunean laguntzea da. Eta horretarako zerbitzu desberdinak eskaintzen ditugu, adibidez talentuaren arloan laguntzen diegu euren beharretara egokitzen diran pertsonak prestatu eta bilatzen; edota ezagutza eta teknologia arloan I+G+Bko programen aholkularitza eskaintzen diegu.”

“Gure enpresen produktu eta zerbitzuak industriara zuzentzen dira, interneten presentzia handia daukate. Eta hainbesteko presentzia edukita esfortzu bat egin beharko genuke sektore bezala gure produktuak euskalduntzen, gure zerbitzuak euskalduntzen, eta horrekin batera gure hizkuntzaren hedapenean ere bultzatzaile izaten.”