Iñigo Arrieta - EIKA

“Apustu bat egin behar dugu arlo sozioekonomikoan, erakutsi behar dugu posible dala euskaraz lan egitea, euskaraz bizitzea” Iñigo Arrieta, EIKA

EIKA kooperatiba 1973.urtean sortu zen Etxebarrian, Lea-Artibai eskualdean. Egosketa elektrikoko soluzioak egiten ditu hemen eta munduan dituen lantegietan.

Iñigo Arrieta, EIKA kooperatibaren presidentearekin hitz egin dugu Indeus Elkarrizketak ekimenaren barruan eta honi esker jakin dugu zer nolako presentzia duen munduan Eikako produktuak: “Gaur egun, esan daigun gure produktu izarra bitrozeramikazko fokuak direla. Bitrozeramikako edozein sukalde-gain zabalduko bagenu munduko edozein tokitan, %50eko aukera izango genuke osagaiak Eikakoak izateko.”

Euskararen erabilera eta hedapenari buruz, Eikako presidenteak argi ikusten du zeintzuk diren betebeharrak: “Egin behar duguna da apustu bat arlo sozioekonomikoan. Enpresetan be bultzakada bat emon beharko diogu euskarari, gure gazteek euskaraz lan egiteko aukera izan dezaten. Gehienak euskaraz bizi dira, baina gero enpresetara joaten garenean jotzen dogu erderara. Erakutsi behar dogu posible dala euskaraz lan egitea, euskaraz bizitzea.”