Imanol Iparragirre - ELAY
“ELAYk munduari begira egin nahi duen bidearen euskarri dira gure hizkuntza, gure kultura, gure baloreak, gure territorioa eta gure pertsonak”
Orain dela ia 60 urte inguru sortu zen ELAY Antzuolan. Gaur egun Mexikon eta Txinan ere lantegiak ditu. Automobilgintzarako segurtasun-piezak egiten ditu konpainiak hemen eta munduan.
Imanol Iparragirre, ELAYko Eraldaketa Digitalaren arlokoak ireki dizkigu enpresaren ateak Indeus Elkarrizketak egitasmoko solasaldi hau egiteko eta Elay hobeto ezagutzeko. Euren jarduera esparrua automobilgintza izan arren, duela urte batzuk izandako erronka erraldoia kontatu digu: “Bere garaian egon zan proiektu europar bat, 27 kilometroko tunel erraldoi bat egiteko, partikulen azeleragailu bat eta hor guk parte hartu genuen bezero aleman baten eskutik; tutuek 27 kilometro horietan loturak dituzte eta lotura horretarako konjuntoa egin genuen guk, 7 milioi pieza”.
ELAY Bideari buruz galdetuta “Zein da ELAYk munduari begira egin nahi duen bidea? Hor sartu dugu gure hizkuntza, euskara, gure kultura, gure baloreak, gure territorioa, gure pertsonak...” esan digu Imanolek eta gaineratu “lortzen baldin baduzu ondo txertatuta egotea zure inguruan ta zure hizkuntzan ta zure baloreetan, horrek ere bai balio erantsi bat ematen diola enpresari”