Albisteak

Ulmaren eta euskararen arteko harreman "berezia"

2026/04/08
Ulermen maila %85,6koa eta erabilera %55ekoa da Ulmako Euskal Herriko lan zentroetan. Etorkizuneko erronkak dira zuzendarien bultzada eta talentu faltak sor ditzakeen egoera berriak.

Ulma proiektua bederatzi kooperatibek osatzen dute, "hautuz" elkartu direnak proiektu sozioenpresarial partekatua bultzatzeko. Estrategia batzuk taldetik bertatik sustatzen dira. "Horietako bat da euskara politika", adierazi du Ibon Calvo Ulma taldeko presidenteak. Irakurri albistea HEMEN

Euskara sarearen garrantzia ASLErentzat

2026/04/08
Azken urteotan euskara txertatzeko bultzada berezia eman du ASLEk, helburua plan estrategikoan txertatuta, euskara batzordea sortuta edota Indeusen parte hartuta.

ASLE Euskal Autonomia Erkidegoko lan sozietate eta enpresa parte-hartuen elkartea da. 40 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lan sozietateak eta enpresa parte-hartuak ordezkatzen ditu, enpresa-ereduaren eraldaketa bultzatuta, eta formula parte hartzaileagoak, jasangarriagoak eta pertsonengan zentratutakoak sustatuta. Irakurri albistea HEMEN

Orona: euskararen igogailuan gora egiteko lanean

2026/03/12
2002an hasi zen euskararen alde Oronak egin zuen bidea eta 2021etik da Indeuseko kide. Euskal Herrian, Oronako langileen %60k euskaraz mintzatzeko gaitasuna du, eta beste %16k ulertzen du.

Industria aurreratua, nazioarteko presentzia sendoa eta tokiko konpromiso sakona. Hiru ardatz horien bueltan uler daiteke Orona gaur egun. Europako bosgarren igogailu enpresa izanik ere, euskarari leku estrategikoa egiten dion kooperatiba industriala. Irakurri albistea HEMEN

Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu”

2026/02/25
Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean.

Ongietorria ematearekin batera, Ansoleagak aurrera begirako erronkak aipatu ditu, besteak beste INDEUSera enpresa gehiago erakartzea “enpresa berriek ikuspuntu eta esperientzia berriak eskaintzen dituztelako eta horrek guztiok aberasten gaitu”. Irakurri albistea HEMEN

Dokumentuak modu seguruan digitalizatuta edukitzearen eguneroko abantailak

2026/02/05
Gasteizko Egibide ikastetxeak eta Antzuolako Elay enpresak euren dokumentuak digitalki bidali, sinatu eta artxibatzen dituzte Kaudaturen bitartez. Erronka handia izan da aldaketa, baina onurak ekarri dizkie, "azkarragoak" eta "eraginkorragoak" baitira euren eguneroko jardunean.

Eguneroko dokumentu bidalketak edota artxibo lanak digitalki egiteak erakunde askoren eraginkortasuna areagotu du azken urteotan. Aldaketei aurre egitea kosta egiten da sarri, entitate askok mesfidantzaz begiratzen baitiote urte luzez eginiko lana beste modu batera egiteari. Irakurri albistea HEMEN

IKERLAN zentro teknologikoa: berrikuntzan bikain, euskaran ere bai

2026/02/03
Hogeita hamar urte baino gehiago daramatza Ikerlanek euskara eguneroko bizimoduan sustatzen, eta EAEko bigarren enpresa izan zen euskara plana egiten. Orain, urrezko Bikain ziurtagiria lortu du euskararekin duen konpromiso jarraituagatik

Ikerlan zentro teknologikoak urrezko Bikain ziurtagiria jaso du, Eusko Jaurlaritzak euskara modu aurreratuan integratzen duten erakundeei emandako bereizgarri nagusia. Jasotako ziurtagiria beste mugarri bat da kooperatibarentzat, 30 urte baino gehiago baitaramatza arlo profesionalean hizkuntzaren normalizazioa bultzatzen. Irakurri albistea HEMEN

Marken ospea neurtzeko Markai AA sortu dute Sorland eta Oraik

2025/12/01
Soluzio teknologikoak datu digitalak aztertu eta emaitzak modu bisualean eskaintzen ditu, marka baten diagnostikoa egiteko gai izanik.

Euskarazko adimen artifiziala badoa pixkanaka bere bidea egiten. Markai izeneko adimen artifiziala da horren beste erakusle bat. Markaren diagnostikoa egiten espezializatutako tresna berritzailea da Markai, eta pasa den ostiraleko Indeusen urteko azken bileran egin zuten haren aurkezpena, Sorland komunikazioa agentziaren eta Orai NLP zentroaren eskutik. Irakurri albistea HEMEN

Urteko azken bilera egin du INDEUSek

2025/11/28
INDEUS, industria sektorean euskara bultzatu eta indartzea helburu duen plataformak 50 kiderekin bukatuko du 2025.urtea.

SPRIko Zuzendari nagusi Jon Ansoleaga, Foru Aldundiko ordezkari Joseba Mariezkurrena eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari Sonia Rodriguez izan dira INDEUSen bileran. Industriaren Euskal Plataformak bere 7 urteko ibilbidean egindakoak errepasatu dira, egindakoa ikusita hurrengo urteetako norabidea finkatzeko erreferentzia moduan. Talde-dinamika erabili da bileraren lehen atalean, partaideen ekarpenak jasotzeko. Irakurri albistea HEMEN

Kaudatu: Metapostaren soluzio digital berria

2025/11/21
Metapostak bere enpresentzako zerbitzu digitalak berritu eta Kaudatu marka berriaren bidez bateratu ditu. Dokumentuak digitalki bidali, sinatu eta artxibatzeko aukera ematen du

EnpresaBIDEA: Metaposta pertsona eta enpresei legezko balioa duen dokumentazioa jasotzeko eta kudeatzeko ingurune digital segurua, egonkorra eta juridikoki sendoa eskaintzeko xedearekin sortu zen. Hamar urte baino gehiagoko ibilbidean, eragin juridikoa duen dokumentazioaren entrega eta artxiboa modu seguru eta errazean ebatzi behar zuten enpresei lagundu die. Irakurri albistea HEMEN

Euskararen kimua Lizartzatik mundura

2025/08/25
EnpresaBIDEA: Indeus Industriaren Euskal Plataforman sartu zenetik, Kimua Group konpainia gipuzkoarrak egunerokotasuna euskararatzea hartu du erronka gisa.

Kimua Group enpresak Lizartzan du egoitza, eta industriako osagai handientzako jasotze eta garraio soluzioetan espezializatuta dago. 2024ko azaroan, aurrerapauso nabarmena eman zuen euskararen esparruan, Indeus Industriaren Euskal Plataforman sartu baitzen. Spri agentziak eta Eusko Jaurlaritzak gidatutako ekimen horrek ideia estrategiko batekin konprometitutako enpresak biltzen ditu. Irakurri albistea HEMEN

Ampo: Euskara, berrikuntza eta lehiakortasunerako balio

2025/08/18
EnpresaBIDEA: Indeus plataformako partaide den Ampon euskara hizkuntza ofiziala da. Langileen hautaketa prozesuan hizkuntza ezagutzeko beharra eta erabiltzeko eskubidea bermatzen du balbulak eta galdaketa osagaiak ekoizten dituen kooperatibak

Ampok teknologia maila altuko balbulak, sistemak nahiz galdaketa osagaiak eskaintzen dizkie energia sektoreko enpresei nagusiki. Idiazabalgo (Gipuzkoa) plantan abiatu zuen jarduna 1964an, eta egun beste hiru herrialdetan ditu ekoizpen-zentroak:  Indian, Saudi Arabian eta Kazakhstan-en. Irakurri albistea HEMEN

Gislan: bezeroak behar duen teknologia euskaraz eskaintzea

2025/07/24
EnpresaBIDEA: Gislan lurralde-azterketan antzemandako gabezia batetik abiatuz sortu zen. Euskara enpresaren jardueraren ardatz nagusia da, eta, horregatik, Indeus ekimenaren parte da 2023. urtetik

Gislan datuen zientziako soluzioak neurrira eskaintzen dituen enpresa bat da. Estatistika, matematika eta informatika uztartzen dituzte haien lanean, eta bezeroaren erronkari erantzun eraginkorrak ematea gustatzen zaie. Irakurri berria HEMEN