Miriam Francés - ENERGIA KLUSTERRA

“Gure hizkuntza erabiltzen jarraitzen dugula ikusaraztea, euskal industriaren bereizgarritasunetako bat izan daiteke”

Euskadiko Energia Klusterra orain dela 25 urte sortu zen, industria sektorearen lehiakortasuna bultzatzeko helburuarekin. Gaur egun 188 enpresa eta erakundek osatzen dute.

Miriam Francés, Euskadiko Energia Klusterreko Komunikazio arduraduna da. Berak lagundu digu Euskadiko energia sektorea hobeto ezagutzen: esperientzia eta espezializazio handiko 400 enpresa inguru, 26.000 lanpostu Euskadin eta guztira 86.000 lanpostu mundu osoan. Bere esanetan “Euskadik tradizio luzea du energia sektorean, hori dela eta enpresa konzentrazio handiena duen munduko eskualdeetako bat da.”

Hizkuntzaren erabilerari buruz hitz egiterakoan, Miriam Francések azpimarratu du “gure hizkuntza erabiltzen badugu han eta hemen, gure nortasun industriala indartzen dugulakoan nago, bertoko hizkuntza, txikia izan arren, erabiltzen jarraitzen dugula ikusarazten badugu, euskal industriaren bereizgarritasunetako bat izan daitekeela esango nuke.”