Ampo: Euskara, berrikuntza eta lehiakortasunerako balio
EnpresaBIDEA: Indeus plataformako partaide den Ampon euskara hizkuntza ofiziala da. Langileen hautaketa prozesuan hizkuntza ezagutzeko beharra eta erabiltzeko eskubidea bermatzen du balbulak eta galdaketa osagaiak ekoizten dituen kooperatibak
Ampok teknologia maila altuko balbulak, sistemak nahiz galdaketa osagaiak eskaintzen dizkie energia sektoreko enpresei nagusiki. Idiazabalgo (Gipuzkoa) plantan abiatu zuen jarduna 1964an, eta egun beste hiru herrialdetan ditu ekoizpen-zentroak: Indian, Saudi Arabian eta Kazakhstan-en. Irakurri albistea HEMEN
