Eneko Astigarraga - ESLE
“Euskarak balioa eman diezaieke gure enpresei bai kohesio aldetik, bai nortasun berri bat ematearen aldetik”
ESLE, Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko enpresen elkartea da, 2005.urtean sortua. Gaur egun 30etik gora enpresak osatzen dute ESLE.
Eneko Astigarraga, ESLE elkartearen presidentea eta CodeSyntax enpresaren gerentea da. ESLEn dauden enpresek software askearekin egiten dutela lan, hare gehiago “gaur egun ez bakarrik softwarea, ekosistema bat da: datu irekiak, hardware irekia, ezaguera irekia, teknologia irekia orokorrean. Eta horrek bultzatzen du pixka bat berrikuntza, digitalizazioa eta software garapena beste enpresa guztiei zabaldu nahia, sektore desberdinetako enpresei: nekazaritzatik hasita, industriara edo zerbitzu aurreratuetara.”
Hizkuntzari buruz hitz egiterakoan Astigarragaren iritziz “Uste dut euskarak balioa eman diezaiekeela gure enpresei bai kohesio aldetik, bai nortasun berri bat ematearen aldetik, badaude hor faktore batzuk, ez bakarrik gure barnean... baizik eta kanpoan irudia eta badaude enpresa euskaldun batzuk hori bultzatzen eta hori erabiltzen ari direnak. Basque Industry hori slogan bezala hartu daiteke, baina errealitate bati erantzuten dio.”