Bittor Larraioz, Xabier Iturralde - Larraioz Taldea
‘Loturak sortu behar ditugu jendearekin eta euskara izan daiteke horietako bat’
Orain dela 35 urte sortu zen enpresa, batez ere makina-erreminta sektoreko bezeroei zuzenduta. Ordutik hona lan-eremua zabaltzen joan dira eta gaur egun sektore asko eta askotarikoak dituzte bezeroen-zerrendan, hala nola elikadura, packaging, farmazia edota automozioa. Bittor Larraiozek eta Xabier Iturraldek azaldu digute Larraioz Taldea zer den.
Larraioz Elektronika, Basque Automation eta Automation & Research-ek osatzen dute taldea: ‘Larraioz Eletronikan egiten duguna da mugimendu-kotzeptua makina-fabrikatzaileei eman; Basque Atomationen egiten duguna da makinaren adimena sortu. Automation & Research zerbitzu-enpresa da, konponketak egiten dituena, gailu elektronikoei bigarren bizia ematen diena. Ekonomia zirkularraren kontzeptuan dago.’
‘Gu txikiak gara, badakigu gure lehiakideak enpresa internazionalak direla, gu baino askoz handiagoak. Orduan gure nortasun-ikur bat aurkitu behar dugu. Eta batez ere izan behar du kalitatea eta gauzak besteak baino askoz hobeto egitea. Gure izena zabaldu behar dugu, horregatik jarri dugu Basque Automation, ze Basque Country-Euskal Herriak badauka bere nortasun-ikurra, jendeak ezagutzen du beste herrialdeetan’ azpimarratu dute solaskideek.
Hizkuntza hizpide hartuta, aurten INDEUSkide bihurtu den talde honen arduradunek diote “guk ezin izango dugu lehiatu enpresa handiekin soldata aldetik, beti egongo da bateren bat gehiago ordainduko duena. Orduan, loturak sortu behar ditugu jendearekin; non bizi garen eta nola bizi garen lotura bat da. Eta euskara izan daiteke horietako bat.’