Aner Garmendia - EGA MASTER
“Euskara erabiltzeko aukera ematen badugu, talentua erakartzeko gaitasun gehiago izango dugu eta lehiakorragoak izango gara”
EGA MASTER 1990.urtean sortutako enpresa da, Gasteizen kokatuta dago eta industriarik aurreratuenentzako esku-erreminta industrialak egiten ditu.
Aner Garmendia, EGA MASTERen zuzendari nagusiak, orain dela 32 urte bere aitak sortu zuen enpresara hurbildu gaitu. Indeus Elkarrizketak egitasmoaren barruan egindako solasaldiari esker jakin dugu munduko 150 herrialde ingurutan saltzen direla Ega Masterren esku-erremintak. “Esku erremintak egiten ditugu benetan kalitatea eta seguritatea behar duten enpresentzat eta gaur egun mundu osoan saltzen dugu, 150 herrialde ingurutan. Estatu osoan herrialde gehienetara esportatzen duen enpresa industriala omen gara.”
Euskararen kudeaketari buruz galdetzerakoan “euskara erabiltzeko aukera ematen duten enpresak erakargarriak izango dira, orduan talentu hobea eta talentu gehiago erakarriko dugu eta horrek esan nahi du enpresa lehiakorragoak izango garela” nabarmendu du Aner Garmendiak.