INDEUSek bat egin du EUSKARALDIArekin
Aurreko edizioetan bezala oraingoan ere Industriaren Euskal Plataformako kideek bat egin dute EUSKARALDIArekin kantuz, dantzaz eta erritmo biziz.
INDEUSen aurtengo Batzar Orokorrean grabatu ziren irudiak eta Euskaraldiaren hasierarekin batera argitaratu da bideoa. Indeuseko enpresen ordezkariez gain Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendariak eta Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendariak hartu dute parte bideoklipean. Ikusi bideoa HEMEN
