Nola bultzatzen dute ETEen hazkundea Europako hizkuntza gutxituen lurraldeek?
(EnpresaBIDEA) Dublinen eginiko SME & Cluster Assemblyk fokua jarri du euskara eta irlandera bezalako hizkuntza gutxituek ETEen lehiakortasunean duten rolean
Gaeltacht eremuak erreferentzia egiten die irlandera egunerokotasuneko hizkuntza edota hizkuntza nagusi duten Irlandako barrutiei, besteak beste, Donegal, Mayo, Galway, Kerry eta Corkeko konderriei. Eremu horietan kontzentratzen da Údarás na Gaeltachta garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaz arduratzen den gobernu-agentzia publikoaren jarduera. Erakunde horrek gertuko harremana du SPRIk sustatutako Indeus Industriaren Euskal Plataformarekin, orain zortzi urte sortua euskaraz lan egiten duten eta lan egin nahi duten euskal enpresa industrialei lagundu asmoz.
Irakurri erreportaje osoa hemen: EnpresaBIDEA
