LABUR.eus

Labur.eus.pngEuskararen komunitatearen URLak laburtzeko zerbitzua da labur.eus. URL estekak laburtu, moztu eta pertsonalizatzeko aukera ematen du eta zerbitzua erabiltzeko ez dago erabiltzaile gisa erregistratu beharrik. Hala ere, labur.eus zerbitzuaren erabiltzaile gisa erregistratu nahi dutenek izena, helbide elektronikoa eta pasahitza sartu beharko dituzte erregistratzeko formularioan. Erabiltzaile gisa erregistratzeak aukera ematen du erabiltzaileak laburtutako URLen gordailu bat izateko.

https://labur.eus/