Kristina Elkoro (Elay): "Gu Txinara joan ginen enpresa europarren eskutik"
Automobilgintzako merkatu europarrak pisu garrantzitsua izan du Elayrentzat, baina horien gainbeherarakin, gogor ari dira lanean Txinako ekoizleei saltzeko bideak esploratu zein lehiakideengandik bereiziko dituen apustuetan kokatzeko.
Ziurgabetasunaren itsasoan nabigatzea "konplexua, intentsoa, eta tentsoa" izaten ari dela aitortu du Elay Groupeko zuzendari nagusi Krisina Elkorok. Ez da bizitzea egokitu zaion lehen krisia, baina zerbait "desberdina" ikusten du egun gertatzen ari denari erreparatzen dionean. Segur aski, automobilgintza delako enpresaren jardueraren parte nagusia, bezero gehienak europarrak izanik. Azken urteetan, eskaintzen dituzten produktuen zorroa eguneratu behar izan dute merkatuak dituen beharrei erantzuteko. Baina abiadura oso bizia da, eta ez zaie erraza egiten ari horri eustea.
EnpresaBIDEA egunkari digitalak Indeuskide den Elayri buruz argitaratu duen erreportajea irakurri HEMEN
