Urteko azken bilera egin du INDEUSek
Jon Ansoleaga, SPRIko zuzendari nagusiak, Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundian Ekintzailetza, Talentua eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko zuzendari nagusiak eta Sonia Rodriguez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak eman diote hasiera gaur goizean Bilboko Azkuna Zentroan egin den INDEUSen batzarrari; 2025.urtean plataformak egin duen azken topaketa izan da gaurkoa.
Erakundeetako ordezkarien agurraren ostean, Industriaren Euskal Plataformak bere 7 urteko ibilbidean egindakoak errepasatu dira, egindakoa ikusita hurrengo urteetako norabidea finkatzeko erreferentzia moduan. Talde-dinamika erabili da bileraren lehen atalean, partaideen ekarpenak jasotzeko.
Bigarren atalen berriz oso gai desberdinetako hiru aurkezpen egin dira:
- Katea Legaia enpresako Jaione Zubizarretak eta Patxi Gonzalezek enpresak garatutako Harrera Planerako gida aurkeztu dute, aniztasuna ardatz nagusi hartuta.
- HiTz zentroko irakasle den Aitor Soroak Latxa, euskararentzat inoiz eraikitako hizkuntza eredurik handiena eta sortu berri duten euskarazko Txatbota aurkeztu ditu.
- Eta Sorland enpresako Ioar Oteizak eta Peru Arrasatek azkenik, Markai aurkeztu dute, Orai-ko Iñaki San Vicenterekin batera. Markai , edozein markaren inguruan hedabide digitaletan sortzen den irudia denbora errealean aztertzen duen tresna aurreratua da.
Gaurko bileran ikusi, aztertu eta eztabaidatutako gaietatik aterako dira datorren urterako ezarri beharreko erronkak.
