Dokumentuak modu seguruan digitalizatuta edukitzearen eguneroko abantailak
Gasteizko Egibide ikastetxeak eta Antzuolako Elay enpresak euren dokumentuak digitalki bidali, sinatu eta artxibatzen dituzte Kaudaturen bitartez. Erronka handia izan da aldaketa, baina onurak ekarri dizkie, "azkarragoak" eta "eraginkorragoak" baitira euren eguneroko jardunean.
Eguneroko dokumentu bidalketak edota artxibo lanak digitalki egiteak erakunde askoren eraginkortasuna areagotu du azken urteotan. Aldaketei aurre egitea kosta egiten da sarri, entitate askok mesfidantzaz begiratzen baitiote urte luzez eginiko lana beste modu batera egiteari. Irakurri albistea HEMEN
