Ion Etxeberria - IKERLAN
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona”
IKERLAN 1974.urtean sortutako Ikerketa Teknologikoko zentroa da, Mondragon Korporazioko kidea. Unibertsitatean sortzen den ezagutza eta enpresetan aplikatzen den teknologiaren arteko zubi lana egiten du.
IKERLANen zuzendari nagusi Ion Etxeberriak hartu gaitu zentroaren egoitza nagusian, Arrasaten, Indeus Elkarrizketak egitasmoko solasaldi hau egiteko. Orain dela ia mende erdi Ikerlan diseinatu zutenek oso lan ona egin zutela uste du Etxeberriak: “Diseinatu zuten zentro bat gaur egun gauden edifizio hau sortu zan ia orain dala 50 urte, hasieran 10 bat pertsona hasi ziren, orain 360 gara eta lerro teknologikoak ez dira aldatu hainbeste. Ikusi zuten elektronikaren garrantzia, mekanika, antolaketa... nolabaiteko oinarrizko teknologiak, oinarrizko injiniaritzakin lotutako teknologia hoiengatik egin zuten apostua.”
Enpresaren eta bertan lan egiten duten pertsonen arteko loturaz ere hitz egin dugu IKERLANeko zuzendari nagusiarekin, lotura hori lortzeko erreminta desberdinetaz: “Kooperatibismoa bat izan daiteke. Euskara beste bat izan daiteke ta guk hori ikusten dogu. Izan daiteke binkulazio modu bat pertsona eta enpresaren artean. Guk hortan sinesten dugu eta euskararen apostua ez da bakarrik emozionala, baizik eta gura dugu eta uste dugu praktikoa ere badala, balioa eman behar dio Ikerlani.”