IndeusBerriren hazileko lehen agerraldia
JAUZIA GARA estrategia, SME & Cluster Assembly, BAAI.EUS webgune-sortzailea, Informatikari Euskaldunen Bilkura eta DevOps ditugu hizpide.
💡 JAUZIA GARA estrategiaren jarduera-lerroak aurkeztu ditu Lehendakariak, euskara suspertzeko prozesuari bultzada berri bat ematea helburu duen ekimena.
💻 BAAI.EUS webgune-sortzailea aurkeztu du PUNTUEUSek, Latxa euskal adimen artifizialean oinarritutako lehen aplikazioa.
🏫 Informatikari Euskaldunen Bilkuraren XIV. Edizioa egingo da datorren astean JAUZI_KUANTIKOA aztergai hartuta.
✈️ Pozik eta helburua beteta itzuli gara Dublinetik SMECAssembly ekitaldian parte hartu ostean; hizkuntza gutxituak eta enpresen lehiakortasuna hizpide.
📕 DevOps kontzeptua ikusi dugu gure hiztegian eta zer ote den jakiteko jakinminez gaudelako aukeratu dugu.
