Albisteak
Uztailaren 24ko IndeusBerri argitaratu dugu, udako oporren aurreko azken agerraldia.
2026/07/24
Indeus gunearen eraberritzea, UIK-EHUren Udako ikastaro interesgarri bat, EnpresaBIDEA eta Adimen Artifiziala, eta Beso robotiko dira azken agerraldi honetan jaso ditugun albisteak.
INDEUSeko Lantaldeak batzartu dira aurtengo proiektuak aztertzeko
2026/07/08
Lan-eremuko Hizkuntza Politikaren Gipuzkoako Plan Gidaria, Gehi ikerketa, Euskorporaren egitasmoa eta Eraldaketa Digitalerako graduondokoa aurkeztu dira.
Euskalit: euskararen kudeaketa aurreratuan
2026/06/22
Euskalit EAEko kudeaketa aurreratuaren hedapenaren buru da, sektore guztietan lehiakortasuna eta garapen iraunkorra sustatuz. Horrez gain, Indeus elkarteko kide ere bada, euskararen alde egiten duen borrokagatik.
Batz: industria globala, sustrai euskaldunak
2026/06/13
Arratiako enpresako kideek argi dute: euskarak balio erantsia ematen dio taldeari
Euskadik euskararen eta hizkuntza gutxituen papera aldarrikatu du adimen artifizialaren etorkizunean.
2026/06/11
Euskorpora Summit Topaketak Europako adituak, erakundeak, enpresak eta ikertzaileak bildu ditu hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren erronkei buruz hausnartzeko.
Ekin: pertsonak eta makinak euskaraz aritzeko
2026/06/08
Enpresa bizkaitarrak teknologia aurreratuko brotxatu eta ijezteko makinak nahiz erremintak diseinatu eta fabrikatzen ditu, eta 2024. urtetik Indeusen parte da.
Ulmaren eta euskararen arteko harreman "berezia"
2026/04/08
Ulermen maila %85,6koa eta erabilera %55ekoa da Ulmako Euskal Herriko lan zentroetan. Etorkizuneko erronkak dira zuzendarien bultzada eta talentu faltak sor ditzakeen egoera berriak.
Euskara sarearen garrantzia ASLErentzat
2026/04/08
Azken urteotan euskara txertatzeko bultzada berezia eman du ASLEk, helburua plan estrategikoan txertatuta, euskara batzordea sortuta edota Indeusen parte hartuta.
Orona: euskararen igogailuan gora egiteko lanean
2026/03/12
2002an hasi zen euskararen alde Oronak egin zuen bidea eta 2021etik da Indeuseko kide. Euskal Herrian, Oronako langileen %60k euskaraz mintzatzeko gaitasuna du, eta beste %16k ulertzen du.
Jon Ansoleaga: “INDEUSera enpresa gehiago erakarri behar ditugu”
2026/02/25
Industriaren Euskal Plataformaren urteko lehen bileran hartu du parte Spriko Zuzendari Nagusiak, Parke Teknologikoaren Arabako kanpusean, INDEUSek 8 urte bete dituenean.
Dokumentuak modu seguruan digitalizatuta edukitzearen eguneroko abantailak
2026/02/05
Gasteizko Egibide ikastetxeak eta Antzuolako Elay enpresak euren dokumentuak digitalki bidali, sinatu eta artxibatzen dituzte Kaudaturen bitartez. Erronka handia izan da aldaketa, baina onurak ekarri dizkie, "azkarragoak" eta "eraginkorragoak" baitira euren eguneroko jardunean.
IKERLAN zentro teknologikoa: berrikuntzan bikain, euskaran ere bai
2026/02/03
Hogeita hamar urte baino gehiago daramatza Ikerlanek euskara eguneroko bizimoduan sustatzen, eta EAEko bigarren enpresa izan zen euskara plana egiten. Orain, urrezko Bikain ziurtagiria lortu du euskararekin duen konpromiso jarraituagatik
