Leire Colomo - AMPO
“Ekosistema bat gara eta gizartea landu beharra daukagu. Inportantea da euskara sozialki indartsu egotea.”
Indeus Elkarrizketak egitasmoaren barruan, AMPOko Berrikuntza eta Garapen Teknologikoko zuzendari Leire Colomo jarri da kamararen aurrean, gure galderei erantzuteko eta hizkuntzak industrian duen balioaz gogoeta egiteko.
AMPO 1964.urtean sortutako kooperatiba da, altzairu herdoilgaitzeko eta aleazio altuko galdaketako osagaietan espezializatua, baita industriako aplikazio zorrotzenetarako balio teknologiko handiko balbuletan ere.
Industrian euskararen erabilera nola bultzatu galdetuta honako gogoeta utzi digu Leirek “Nik uste dut ekosistema bat garela denok, uste dut alde batetik landu beharra daukagula gizartea ta hori hezkuntzatik hasten da. Industria, azkenean, gizartearen ispilu bat da. Industriak zer egin leike? Mailakatu beharko banu, uste dut inportantea dela sozialki indartsu egotea euskara mailan”
“Arlo industrialean, gure izatea, gure euskaldun izateak ezartzen du nolabaiteko ezberdintasun bat beste kultura batzuekin eta euskaldunak garelako beste herrialde batzuetatik ezberdintzen gaitu, gure sakrifizioa, gure herri edo gizarte pertenentzia hori eta horrek momentu askotan industrian ere balore bat dakar.”