Mertxe Uzkudun, Pello Rodriguez - DANOBATGROUP
“Lan mundua euskalduntzea datozen belaunaldiei zor diegun erronka bat da”
1954.urtean sortu zen Danobat Elgoibarren. Ia zazpigarren hamarkadara iritsita, bost kooperatiba eta 1.300 pertsonako lantaldea osatzen du Danobatgroupek, makina-erreminta sektorean erreferente denak.
Pello Rodriguez, Danobatgroupen presidentearen eta Mertxe Uzkudun, Ideko zentro teknologikoko komunikazio arduradunaren laguntzarekin, kooperatiba talde honen sorreratik gaur egunera bitarteko ibilbidea ezagutzeko aukera izan dugu Indeus Elkarrizketak egitasmoaren barruan.
“Gu gera erreferente bat, oso txikiak baina egiten dugunean oso onak. Euskadi mailan Euskadiko makina-erreminta Espainiaren %80 ingurua da eta Europan gu bai gera bolumenean txikiak baina egiten ditugun aplikazioetan erreferente bat gera, jakin izan dugu gure nitxoa bilatzen, bai Danobatgroupek eta baita inguruan dauden beste makina-erreminta fabrikante batzuk” azpimarratu du Pello Rodriguezek.
Euskara industria sektorean bultzatzeko erronkari buruz aritzerakoan Mertxe Uzkudunek uste du “lan mundua euskeratzea guretzako estrategia bezala hartu beharko genukeela. Egia da komunikazio hau, bakoitzak bere erritmoan egin beharko lukeela, ze bai bezeroekin, bai etxeko langileekin, hornitzaileekin, erritmo desberdinetan egin behar da, baino nik uste det datozen belaunaldiei zor diogun gauza bat dala.”