PROSUMERLAB

Solaskidearen datuak

  • Izen abizenak: Mikel Ayala Gabilondo
  • Telefonoa: +34 943 225 191
  • Helbide elektronikoa: info@prosumerlab.com
Aholkularitza

Merkatu eta kontsumitzaile Ikerketak eta aholkularitza.

Erakundearen deskribapena

Prosumerlab merkatu eta kontsumo ikerketan eta aholkularitzan diharduen enpresa da. 

Merkatu ikerketa arloan, kontsumitzaileen beharrak eta lehentasunak ulertzea da gure ikuspegi nagusia, eskari horiek eraginkortasunez aseko dituzten produktuak garatzeko.
Merkatu-ikerketarako eta datu-analisirako metodologia aurreratuak erabiltzen ditugu, hainbat sektoretako joera berriak eta berrikuntza-aukerak identifikatzeko.

Bestalde, aholkularitzako soluzioak ere eskaintzen ditugu, eta, horietan, besteak beste, hazkunde estrategikoa, berrikuntza-planak eta dinamizazio-saioak lantzen ditugu. Gure bezeroen erabakiak hartzen laguntzen dugu, epe labur, ertain eta luzerako merkatura bideratutako jarduera bermatzeko.

Zerbitzuaren/produktuaren ezaugarriak

MERKATU ETA KONTSUMITZAILE IKERKETAK: 

  • Kontsumitzaileen jarreren testa
  • Kontzeptuaren gaineko testa
  • Produktuaren testa etxean
  • Etxean erabiltzeko testa (HUT)
  • Packaging-testa
  • Prezioaren gaineko testa
  • Markaren gaineko testa
  • Neuromarketig- Ikerketak

AHOLKULARITZA

HAZKUNDERAKO ESTRATEGIAK BERRIKUNTZA-PLANAK BERRIKUNTZARAKO DINAMIZAZIO-SAIOAK
  • Marketineko plana
  • Egungo lehiakortasun-egoera aztertzeko
  • proiektuak
  • Hazkunderako estrategiak (negozio-ereduak, segmentazioa, posizionamendua, marka…)
  • Emaitzetara bideratutako gauzatze-planak
  • Produktu eta zerbitzuen garapena
  • Berrikuntza-prozesuak sortzea eta abian jartzea
  • Tendentzien ikerketa
● Sorkuntza saioen dinamizazioa
● Berrikuntza-jardunaldiak
● Design Thinking formazioak

Informazio/dokumentazio gehigarria

Gure merkatu eta kontsumitzaile ikerketak garatzeko estatu mailan adierazgarritasuna duen kontsumitzaile-panel propioa dugu. Plataforma honekin edozein gaiei edo beharrei buruzko analisia egin dezakegu galdetegien bitartez. Bezero bakoitzaren berariazko beharretara egokitzen diren irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, eta hori guztia lan-eredu malgu eta emaitzetara bideratuta.
Gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago aurkitu dezakezu ondorengo esteka honetan.