OREKA IT

Solaskidearen datuak

  • Izen abizenak: Iraitz Pérez de Goldarazena
  • Telefonoa: 945067219
  • Helbide elektronikoa: i.goldarazena@orekait.com
Aholkularitza Digitalizazioa

Eraldaketa digitalerako aholkularitza

Erakundearen deskribapena

Oreka IT hedapenean dagoen enpresa teknologikoa da, Euskal Herrian hiru egoitza ditugu, eta bat Nafarroan. Enpresa-kudeaketako prozesuen eta produkzio-inguruneen digitalizazioan adituak gara. Gure helburua abangoardiako soluzioak eskaintzea da, hala nola, ERP, CRM eta MES, baita beste digitalizazio tresna batzuk ere, enpresa handientzat zein ETEentzat egokituak, edozein dela ere hauen tamaina edo sektorea.

Teknologia liderretan adituak gara, besteak beste, SAP (“Gold Partner” gara), Microsoft eta Salesforce teknologietan eta produktu propioen sorta zabala eskaintzen dugu. Gainera, IA edo IoT bezalako abangoardiako teknologiak integratzen ditugu, proiektu bakoitzaren beharren arabera.

Zerbitzuaren/produktuaren ezaugarriak

Oreka ITn arlo funtzional zein teknikoetan dugun ezagutza guztia jartzen dugu bezeroen esku: giza baliabideak, finantzak, bezeroaren bizi zikloaren kudeaketa, logistika, instalazioen eta ekoizpen inguruneen kudeaketa, adimen artifiziala eta sentsorikoa, datuen analitika, aplikazioen garapena eta integrazioak eta azpiegitura informatikoen kudeaketa integrala Data Center propioarekin eta BASIS mantenua.

Horrez gain, ETEentzat bereziki diseinatutako lerro integral bat dugu, non zerbitzu eta produktu pertsonalizatuak eskaintzen ditugun enpresaren eguneroko behar guztiak asetzeko.

Gure soluzio asko SAAS formatuan daude eskuragarri edota Gasteizko azken belaunaldiko gure Data Center modernoan ostata daitezke.

Informazio/dokumentazio gehigarria

https://orekait.com/es/