LOTURA

Solaskidearen datuak

  • Izen abizenak: Idoia Iradi
  • Telefonoa: 943 404 270
  • Helbide elektronikoa: idoia.iradi@lotura.com
Softwarea Digitalizazioa

Neurrira egindako web aplikazioak eraikitzen laguntzea

Erakundearen deskribapena

Lotura 2003. urteaz geroztik dabil enpresei, erakundeei eta administrazio publikoari laguntzen beren prozesuen eraldaketa digitalean. Loturak plan digitalak sortzeko aholkularitzak egiten ditu eta ecommerce B2B, CRM, ERP, dokumentazio-zentroak … web app garapenetan espezializatuta dago. Urte hauetan hainbat sektoretan garatu ditu, hala nola industria, kultura eta hirugarren sektorean.

Zerbitzuaren/produktuaren ezaugarriak

Enpresaren prozeduren digitalizazioan espezializatuta gaude. Enpresaren know-how ezagutza digitalizatzen dugu, enpresaren prozesuak aldatu gabe.

Industria-sektoreko enpresetan, proiektuak planifikatzeko, mantenua kudeatzeko softwareak, aurrekontuak konfiguratzeko aplikazioak garatzen ditugu eta beharrezkoak direla ikusten dugu, oraindik ere erakunde askok Excel batekin kudeatzen baitituzte beren prozesuak.

Informazio/dokumentazio gehigarria

Industria-sektorean, Alycotools, Synergas, Salto Systems, JMA, Euskabea, Ulmaembed, Reiner dental, Fegemu, BESA... enpresentzat, barne-kudeaketako sistemak, proiektu-planifikatzaileak, mantentze-aplikazioak, B2B, CRM eta ERP garatu ditu.