IZT KOOP.E.

Solaskidearen datuak

  • Izen abizenak: Juani Lizaso Arizaga
  • Telefonoa: 605755680 - 943304315
  • Helbide elektronikoa: jlizaso@izt.eus
Aholkularitza Digitalizazioa

IKT zerbitzuen aholkularitza.

Erakundearen deskribapena

Gure helburua bezeroei IKT zein informazioaren segurtasun eta pribatutasun alorretan aholkularitza hurbila eta profesionala eskaintzea izan da enpresa sortu zenetik, eta honek egun duen garrantziaz jabetuta, IZTk aterpetzen dituen zerbitzu guztietan barne biltzea.

Lau adarretan biltzen ditugu gure zerbitzuak, bezeroei arreta eraginkorragoa eskaini asmoz: Aholkularitza , Informazio sistemak, Cloud zerbitzuak eta Aplikazioen programazioa.

Orain arteko ibilbidean ikasitakoa izango da etorkizuneko bide orria. Bezeroen bidelagun izanik eraldaketa digitalean bide egokiak aurkituz.

Zerbitzuaren/produktuaren ezaugarriak

IZTk IKT zerbitzu anitzak eskaintze ditu:

  • Informatika sistemen diseinu, inplementazio eta mantentzea
  • Zibersegurtasun aholkularitza eta inplantazioa
  • Cloud zerbitzuak
  • Web programazioan garapena eta mantentzea

Zerbitzu hurbila eta euskalduna eskaintzen dugu, pertsonen ongizateari garrantzia emanez eta harremanak konfiantzan oinarrituz.

ISO 27001 eta ENS segurtasun ziurtagiriak ditugu, kalitatezko zerbitzu profesionala bermatzeko.

Informazio/dokumentazio gehigarria

IZT 2005ean jaio zen IKT zerbitzuak eskaintzeko helburuz. Kooperatiba da eta benetan sinisten du ekonomia sozialean, ingurunearekiko konpromisoan eta ondorioz hurbiltasunean eta pertsonen garrantzian. Euskarari ere garrantzi handia eman dio sorreratik bertatik.

Horrela 2005. urtetik bezeroen eraldaketa digitalean bidelagun izan da IZT, esperientzia teknologiko eraginkorrenaren etengabeko bilaketan. Zentzu horretan, eta bezeroek IKTen inguruan dituzten beharrak asebetetzeko asmoz, etika profesionalari, zerbitzuaren kalitateari eta etengabeko hobekuntzari arreta berezia jartzen diogu.