Innguma Technologies

Solaskidearen datuak

  • Izen abizenak: Danel Mazmela
  • Telefonoa: 943 748 000
  • Helbide elektronikoa: info@innguma.com
Softwarea Digitalizazioa

Zaintza teknologikorako eta adimen lehaikorrerako software garatzaileak

Erakundearen deskribapena

Innguman zaintza teknologikorako eta adimen lehiakorrerako softwarea garatzen dugu. Gure jarduera nagusia plataforma propio baten garapenean oinarritzen da, enpresek eta erakundeek informazio estrategikoa modu sistematikoan bildu, antolatu eta balio erantsia duen ezagutza bihurtu dezaten, erabakiak testuinguru sendoagoarekin hartu ahal izateko.

Enpresa teknologiko gisa kokatzen gara, eta softwarearen eboluzioa etengabea izan da 2010az geroztik, punta-puntako teknologiak eta bezeroen behar errealak produktu berean uztartuz. Gaur egun 100 bezero baino gehiago ditugu, eta 5 herrialde baino gehiagotan ari gara lanean, sektore eta tamaina desberdinetako erakundeekin.

Zerbitzuaren/produktuaren ezaugarriak

Gure zerbitzuaren ardatza Innguma plataforma da: adimen lehiakorraren eta zaintza teknologikoaren prozesua digitalizatzen, egituratzen eta eskalatzen duen softwarea.

Plataformaren bidez, honako hauek ahalbidetzen ditugu:

  • Iturri askotatik informazioa automatikoki biltzea (webguneak, komunikabideak, patenteak, argitalpen zientifikoak, RSSak edota prezioak besteak beste).
  • Zaintza-arloak, iragazkiak eta monitorizazio-logikak modu koherentean definitu eta kudeatzea.
  • Informazioa sailkatu, balioztatu eta erakundearen barruan zabaltzea (alertak, boletinak, dashboard-ak eta biltegi partekatua).
  • Adimen Artifiziala baliatzea informazio-bolumen handietan laguntza emateko: edukien sailkapena, etiketatzea, laburpenak edota lehentasunen proposamena kudeatuz, betiere analisten lanari euskarria eskaintzeko helburuarekin.

Arlo digitalean, konfiantza eta segurtasuna funtsezkoak direnez, ENS ziurtagiria dugu zibersegurtasunean, informazioaren kudeaketan berme gehigarriak ematen ditugularik.

Softwarearen garapenaz gain, UNE 166006 arauan ere ziurtatuta gaude. Hortaz, bezeroei zaintza teknologiko eta adimen lehiakorreko prozesuak ondo definitzen eta ezartzen laguntzen diegu, betiere plataformaren erabilerarekin eta eguneroko errealitatearekin lerrokatuta.

Zerbitzu gehigarri gisa, honako pausuak definitzen ditugu gure bezeroekin;

  • Hasierako definizio-lana: zaintza-arloen egituraketa, iturrien hautaketa eta iragazkien konfigurazioa.
  • Gobernantza eta hedapena: barneko dinamika eta irizpideak ezartzea (balioztapena, zabalkundea, rolak).
  • Plataforma-egokitzapena: behar espezifikoetara doitutako konfigurazioa eta erabilera-kasu praktikoak.
  • Inngumaren bezero-sarearekin harremana eta esperientzien elkarbanatzea.

Informazio/dokumentazio gehigarria

https://www.innguma.com/eu/

https://www.linkedin.com/company/innguma/