IAMETZA

Solaskidearen datuak

  • Izen abizenak: Asier Etxeberria
  • Telefonoa: 943376716 / 688693491
  • Helbide elektronikoa: komertziala@iametza.eus
Digitalizazioa Softwarea

Nextcloud. Bulego birtuala hodei pribatuan

Erakundearen deskribapena

Iametzan 15 urte baino gehiago daramatzagu teknologia eta komunikazioa uztartzen. Gaur egun, 14 pertsonako diziplina anitzeko lantaldea dugu, eta bi zutabe horiek uztartuz hainbat motatako proiektuak martxan jartzen ditugu: Web-garapenak; marka- eta komunikazio-garapenak; eduki digitala eta paperezkoen sorkuntza; eta bulego birtualak, Nextcloud tresnaren bitartez.

Ametzagaiña taldeko kide garen heinean, softwaren librean eta hizkuntza teknologien aplikazioan esperientzia metatu dugu. Modu berean, hainbat administrazio, enpresa eta elkarteekin euskararen sustapena helburu duten egitasmoak martxan jartzea gure bereizgarrietako bat bihurtu da.

Zerbitzuaren/produktuaren ezaugarriak

Nextcloud bulego birtualeko hainbat funtzionalitate biltzen dituen sistema integrala da; edozein erakundek bere egunerokoan bete behar dituen zereginak modu kolaboratiboan eta on-line bete ahal izateko softwarea.

Google-en alternatiba etikoa dela esan daiteke, izan ere, Google Drive, Docs, Calendar edo Meet-ekin bete daitezkeen funtzioak egin daitezke. Norberaren zerbitzarian instalatu eta kudeatzeko aukera dauka, datuen pribatutasuna bermatuz. Gainera, software libreko tresna denez, erabiltzaileen beharretarako pertsonalizatzeko aukera dauka.

Iametzan Nextcloud edozein erakundera eramaten laguntzen dugu, hasierako aholkularitza zerbitzutik abiatuta, sistemaren instalazio, pertsonalizazio eta martxan jartzeraino. Ostatatze eta mantentze zerbitzua ere eskaintzen dugu, baita garapen osagarriak ere (esaterako, hizkuntza teknologia aplikatuen bidez).

Informazio/dokumentazio gehigarria

Nextcloud.eus