GISLAN

Solaskidearen datuak

  • Izen abizenak: Aitor Kaltzakorta Belaustegi
  • Telefonoa: 943304255
  • Helbide elektronikoa: a.kaltza@gislan.eus
Digitalizazioa Aholkularitza

Datuen zientzian oinarritutako zerbitzuak eta soluzioak.

Erakundearen deskribapena

Gislan datuen zientzian oinarrituz soluzioak eskaintzen dituen enpresa da. Bere ezaugarri nagusien artean dago lurraldearen gaineko datuen tratamendua eta analisi gaitasuna.

Datuen indarra euskal organizazioen eskuetan jartzea da Gislanen xedea. Datuek ezkutuan dagoena azaleratu eta erabakiak oinarrituta hartzeko balio dio geroari begira dagoen organizazio orori. Izan ere, askotarikoak dira egungo organizazioen erronkak eta handia da eraginkortasunez kudeatu behar den datu bolumena.

Gislan trebatutako profesionalez osatuta dago, bezeroari bere esperientzian sortzen zaizkion beharrei taldean erantzuteko prest.

Urte hauetan hainbat arlotan aplikatu du Gislanek bere gaitasuna, hala nola, gizarte zerbitzuak, marketinga, hirigintza, etxebizita, mugikortasuna, ur sarea, ingurugiroa eta abar.

Zerbitzuaren/produktuaren ezaugarriak

Datuen indarra bereganatu nahi duenari prozesuaren urrats guztietan laguntzen diogu (proiektuaren diseinua, exekuzioa, emaitzen analisia…).

Gure zerbitzu nagusiak hiru dira:

  • Aholkularitza,
  • Soluzioen inplementazioa,
  • Datuen analisi lanak.

Bi dira gure lan eremu nagusiak:

  • Datuen tratamendu eta ustiapen soluzioak.
  • Geografia informazio sistema korporatiboak.

Askotarikoak gure produktu eta zerbitzuak:

  • Aplikazio informatikoak
  • Geografia informazio sistemak
  • Datu panel interaktiboak
  • Mapa interaktiboak
  • Azterlanak
  • Datu base egituratuak
  • Datu zerbitzariak

Informazio/dokumentazio gehigarria

Egindako bidea eta eskaintzen dizugunari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, argibide osagarriak hemen: https://gislan.eus