Burutü

Solaskidearen datuak
- Izen abizenak: Josu Bergara Aretxabaleta
- Telefonoa: 944053719
- Helbide elektronikoa: aupa@burutu.eus
Markagintza eta Komunikazio estrategikoa
Erakundearen deskribapena
Markagintzan eta komunikazio estrategikoan aditua den euskal agentzia gara. 20 urtetik gorako esperientzia dugu, eta 500 proiektu baino gehiago garatu ditugu guztira komunikazio-arloan. Ikuskaritza- eta aholkularitza-metodologia propioak garatzen ditugu, marken komunikazio-estrategiak hobetzeko, etengabe berrituz eta erronka digitaletara egokituz. Gainera, publizitate-kanpaina originalak eta sortzaileak sortzen eta kudeatzen ditugu, betiere eraginkortasuna abiapuntutzat izanda eta emaitzetara bideratuta.
Zerbitzuaren/produktuaren ezaugarriak
Markagintza, publizitate sortzaile, marketin digital eta komunikazio estrategikorako soluzio orokorrak eskaintzen ditugu, betiere bezero bakoitzaren beharrizanetara moldatuak.
MARKAGINTZA: Markaren auditoretza, diagnostikoa, aktibazioa eta arkitektura.
KOMUNIKAZIO ESTRATEGIKOA: 360º komunikazioa, komunikazio-planak, komunikazio korporatiboa eta instituzionala.
PUBLIZITATE SORTZAILEA: Publizitate-integrala, branded content, copywriting, nortasun grafikoa eta kanpo-publizitatea.
MARKETIN DIGITALA: Inbound marketina, edukien marketina, hezkuntza-marketina, marketin industriala eta marketin digitalaren kudeaketa integrala.