BIZIPEN
Solaskidearen datuak
- Izen abizenak: Ainhoa Zuazu
- Telefonoa: +34 621 400 121
- Helbide elektronikoa: info@leitzaran-andoain.eus
Team building eta talde-dinamizazioa
Erakundearen deskribapena
BIZIPENen natura-ingurunean garatutako esperientziak diseinatzen ditugu, enpresen behar desberdinetara egokituta.
Enpresan jardunaldi ezberdin bat antolatu nahi duzu?
Eguneroko lan-dinamiketatik atera eta talde esperientziez gozatzeko testuinguru bikaina eskaintzen dugu.
Zerbitzuaren/produktuaren ezaugarriak
3 lan lerro nagusi:
1. Langile eta departamentuentzako team building esperientziak naturan
Talde-kohesioa, komunikazioa, lidergoa eta lankidetza sustatzeko jarduerak diseinatzen ditugu.
• Leitzarango Bide Berdean BTT edo bizikleta elektriko bidezko ibilbideak.
• Orientazio-ginkanak eta talde erronkak bailaran zehar.
• Ferrata bide gidatua, harana beste ikuspegi batetik ezagutzeko.
• Enpresaren helburuen arabera neurrira prestatutako dinamikak eskaintzen ditugu, talde bakoitzaren helburuen arabera.
2. Bezero, bazkide, hornitzaile eta bisitarientzako natura esperientziak
Enpresa askok bezeroak, partnerrak edo estatu mailako zein nazioarteko bisitariak jasotzen dituzte. Kasu horietan, Leitzaran bezalako natura-gune berezi bat ezagutaraztea aukera bikaina izan daiteke enpresaren lurraldea erakusteko. Bisita korporatibo bati balio erantsia emateko modu berezia da.
3. Langileentzako esperientzia-bonoak eta ongizate ekintzak
Langileei zuzendutako natura-esperientziak ere eskaintzen ditugu, enpresak onura edo aitortza gisa eskaini ahal izateko. Bizikleta elektrikoen alokairua, familia-jarduerak, ibilbide gidatuak edo abentura-esperientziak, aisialdi osasungarria eta ongizatea sustatzeko.
Proposamen guztiak malguak dira, eta taldearen tamainara, denbora erabilgarrira eta helburuetara egokitzen ditugu.
Interesgarria iruditzen bazaizue, gustura aztertuko genuke etorkizunean lankidetzan aritzeko aukerarik dagoen.
