Aritu S.Coop.
Solaskidearen datuak
- Izen abizenak: Txus Pérez
- Telefonoa: 605716797
- Helbide elektronikoa: txusperez@aritu.com
PLM soluzioa eta ingeniaritza prozesuen hobekuntza.
Erakundearen deskribapena
Duela 25 urte baino gehiago Aretxabaletan sortu eta bertan kokatuta dagoen Aritu Ingeniaritzak garatu eta merkaturatu du EloraPLM. Diseinu prozesuen hobekuntza eta ingeniaritza, eta Digitalizazioa dira Aritu Ingeniaritzaren bi lan-esparruak: diseinu eta ingeniaritza lanen eraginkortasuna hobetzeko metodologiak eta tresnak aztertu eta ezartzen ditu Ingeniaritza arloan eta produktuaren ezagutzaren kudeaketarako tresnak eta proiektuen kudeaketaz.
Zerbitzuaren/produktuaren ezaugarriak
PLM edo Product Lifecycle Management, produktuaren bizitza zikloa kudeatzeko sistema da, elkarlanerako plataforma bat, produktua definitzeko ezagutza kudeatzen duena, kalitatea hobetuz eta berrikuntza sustatuz. Honetan oinarrituz, ezagutza kudeatzeko modu eraginkorra eskaintzen du EloraPLMk:
- Elkarlaneko diseinua indartzen du eta akatsak saihesten ditu.
- Informazio guztia zentralizatu egiten du eta web-nabigatzaile batetik eskuratu daiteke.
- Partaide guztiek dakite zein den pieza baten egoera eta norbait pieza horrekin lanean ari ote den.
- Informazioa ez da errepikatzen: pieza, produktu eta dokumentu bakoitza behin baino ez dago.
- Aldaketa masiboak kudeatzen ditu, inpaktu-matrizea kalkulatuz eta aldaketa produktu guztietara hedatuz.
- Aldaketa guztiak erregistratuta gelditzen dira eta historiko bat gordetzen da, aurreko bertsio guztiak eskuragarri egonik.
- Erakunde osoaren eskura dago informazioa plataforman.
Informazio/dokumentazio gehigarria
Industria eremurako software librean garatutako tresna da EloraPLM, euskaraz ez ezik, gaztelerazko eta ingelesezko bertsioak ere baditu, enpresa bakoitzaren beharretara egokitu eta pertsonalizatu daiteke, ingeniaritza eta informatika taldeak elkarlanean jarriz.