Albisteak
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako lantaldeek 2022ko lanei ekin diete
Bi urtez onlineko bilerak egin ondoren, INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kideak aurrez aurreko bileretara itzuli dira. SPRIren egoitzak hartu zuen INDEUSeko Lantaldeen batzarra, joan den otsaileko Batzar Orokorrean erabakitako egutegi eta ekintza planari jarraituz. Jarraitu irakurtzen HEMEN
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak aurtengo erronkak finkatu ditu
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak urteko lehen Batzar Orokorra egin du. Aitor Urzelai, Spriren zuzendari nagusiak eta Josune Zabala, Jaurlaritzako Hizkuntza ikerketa eta koordinazio zuzendariak egin dituzte lehen hitzak, ongietorria emanaz ekimenaren parte diren erakunde publikoei... jarraitu irakurtzen HEMEN
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bat egin dute INDEUS, Industriaren Euskal Plataformarekin
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak bere lehen Batzar Orokorra egin zuenetik urte bete pasa denean, egoera eta baldintza oso desberdinetan elkartu dira Plataformako partaide diren enpresak, ekimena bultzatzen duten erakunde publikoak eta INDEUSekin bat egin duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Jarraitu irakurtzen HEMEN
INDEUS Industriaren Euskal Plataformak 2020rako helburuak aztertu ditu euskara industriaren arloan sustatzeko
Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako Sailburuordea, Alex Arriola, SPRIren Zuzendari Nagusia, Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusia eta CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBAT, EIKA, ELAY, GOIZPER, IKERLAN, PETRONOR, TECNALIA, VICOMTECH, GAIA, ESLE eta ENERGIA KLUSTEReko ordezkiak bildu dira Bizkaia Plaza... irakurri gehiago HEMEN