Urriko azken agerraldia, Arimen gauaren atarian!
Hilabete honi amaiera emateko albiste interesgarriz bete dugu IndeusBerri: Dublinen egingo den SME & Cluster Assemblyn izango dugun parte hartzetik hasita.
"Xanduli, manduli, kirrikiki, eman gaztainak guri!" Arimen gauaren inguruko atsotitza aukeratu dugu gaurko IndeusBerri aurkezteko. Adi, albiste interesgarriak ditugu eta:
✈️ Indeus Dublinera doa: SMEandClusterAssembly kongresuko 'Languages as a Competitive Advantage’ saioan hartuko dugu parte.
📰 ‘Amatxo, aitatxo, handitan teknologoa izan nahi dut’ Garbiñe Manterolak EnpresaBIDEAn argitaratutako artikulua ekarri dugu gurera.
📔AdministrazioaEuskaraz aldizkariak bere azken alea argitaratuz esan du agur. Espazio honetatik gure esker ona 33 urtez aldizkaria bizirik mantendu duzuen guztioi.
📕Datu zentro hitzetik hortzera dabilen honetan, Industria Berriaren Hiztegiko kontzeptu hau partekatu nahi izan dugu zuekin.
