Koldo Kortabitarte - MAIER
“Guk egin behar duguna da gure baliabideak behintzat euskaraz erabili, batez ere gauza txikiegaz, gauza txiki askogaz gauza handi bat lortu ahal delako”
Laster beteko ditu 50 urte Ajangizen kokatutako MAIER kooperatibak. Automobilgintzarako plastikozko pieza dekoratuak egiten ditu teknologia desberdinak erabiliz.
Koldo Kortabitarte, MAIER kooperatibako presidentea dugu Indeus Elkarrizketak egitasmoan solaskide. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ez ezik, Galizian, Europako hainbat herrialdetan, Indian, Txinan eta Mexikon ere ezarrita dago MAIER. Izan ere, Koldoren esanetan “gure sektorean egon behar gara lehenengo faseetan, kotxeen lehenengo faseetan, diseinuan, sorkuntzan eta hor egonez gero aukerak bikoiztu egiten dira gauzak lortzeko.”
Industria arloan euskara bultzatzeko zer egin daitekeen galdetuta, bere ustez erabileran dago gakoa: “daude produktuak eta inguru digitala, horrek tresnak gure egunerokotasunean sartzen baditugu euskera erraz bultzatuko dugu industria mailan. Guk egin behar doguna da gure baliabideak behintzat euskaraz erabili, batez ere gauza txikiegaz, gauza txiki askogaz gauza handi bat lortu ahal dalako.”