Josu Unamuno - ARITU
“Euskara integrazio elementu bezala erabili ahal da”
4.0 industriarantz aurrera egiteko bezeroen bazkide teknologiko bezala aurkezten du bere burua Aritu ingeniaritza kooperatibak. Aretxabaletan sortua 1994.urtean, bere jardunaz eta hizkuntzaz hitz egin dugu Arituren zuzendari exekutiboarekin.
Josu Unamuno, Arituren zuzendari exekutiboak azaldu digu nolakoa izan den enpresaren bilakaera: “Hasi ginan automatizatzen CAD sistemak pixka bat eraldatzen eta hor garatzen eta horren gainean kontzeptu bat dala ezagutzan oinarritutako inginieritza kontzeptu hori sartzen sistemetan eta hortik pixka bat izan da eraman gaituena PLM bezalako erreminta bat diseinatzera”
Horrenbestez software librean diseinatutako PLM bat garatu zuten: “Esan genuen, ba bueno bagoaz zerbait guztiz desberdina egitera, garatu behar dugu PLM bat, software librean eta gure helburua izango da ba enpresa ertainetara eta enpresa txikietara teknologia hori eramatea. Eta hori izan zen ELORA PLMa garatzeko erabakia.”
Arituko egunerokotasunean euskara hizkuntza nagusia izateaz gain, garatzen dituzten produktuetan ere euskara sorreratik txertatzen dutela azaldu digu Josuk. Gainera: “Integrazio erreminta bezala erabili ahal dala euskera eta pixka bat ba enpresa hori gure ingurune hontan txertatzeko, plus bat edo zerbait ona izango zala eta horrek abantailak dauzka, ba adibidez pertsonak bilatzerakoan, langileak bilatzerakoan, hornitzaileak bilatzerakoan, inguruko, bertako hizkuntzan moldatzen bazara edo bertako hizkuntza erreferente bezala ikusten bazaituzte, ba emaitza hobeak izango dituzula bai ekonomikoki ere.”