Hizkuntza gutxituen aldarrikapena Europako ETEn eta Klusterren agertokira eraman dugu INDEUS eta ÚDARÁS erakundearen eskutik
Beste inoiz ez bezala hizkuntzek, bereziki hizkuntza gutxituek tokia izan dute aurten Dublinen egin den Europako ETEn eta Klusterren ekitaldi garrantzitsuena den SME & Cluster Assemblyn. Údarás erakunde irlandarrak eta Spriren Indeus ekimenak bultzatuta, ‘Language as a Competitive Advantage’ saioa egin zen joan den azaroaren 3an. Spriko INDEUSen arduradun Jasone Aretxabaleta Osa; Mondragon Korporazioko Ander Etxeberria; Údaras na Gaeltachtaren presidente Siobhán Ni Ghadhra; Lenneke Willems, Marketing arduradun eta irlandar hizkuntzaren bitartekaria; Fionnbarra Bradley, Dublin Hiriko Unibertsitateko irakasle izandakoa; eta moderatzaile lanetan Conall Ó Mórain, The Media Groupeko zuzendari nagusia izan ziren solaskide.
Solasaldian zehar zabaldutako mezu nagusia hizkuntza aniztasuna ondare kultural eta ekonomikoa izanik, hizkuntza gutxituak indartu eta zaindu beharrekoak direla ez bakarrik kulturaren edo hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, baita enpresa-lehiakortasunetik ere.

