‘GLADYSEN HARITIK’ BIDEOPODCASTA
Pasadan astetik, ikusgai eta entzungai dago ‘Gladysen haritik’ bideopodcast berriaren lehen atala. EITBk, PUNTUEUSek eta EHUko Informatika Fakultateak sustatutako egitasmo honek emakumeek teknologiaren zein ingurune digitalaren esparruan duten funtsezko papera jarri du lehen planoan, protagonisten ahotsetik bertatik. EITBren GUAU plataforman eta gainerako audio-kanal nagusietan entzun eta ikus daitekeen lehen ataleko gonbidatua Eire Salegi da. Urte amaiera bitartean, 6 izango dira emitituko diren atalak.
