'Azaroa, azaro; hazia erein eta itxaro'
Gaurko IndeusBerrin albiste dira INDEUSen urteko azken bilera, Passion for Science, Praktika onak partekatzeko topaketa eta Doitasun handiko artezketa ikertzeko gune.
🤝 Indeus plataformaren urteko azken bilera egin genuen atzo, hiru kide berriri ongietorria emanaz Katealegaia, NEIKER BRTA, HiTZ Zentroa (EHU)
🏢 Passion for Science kongresua azaroaren 24an eta 25ean, datorren astearte eta asteazkenean egingo da Gasteizen
🏫 Asteartean, azaroaren 24an, beste ekitaldi bat ere egongo da, honako hau Bilbon 'Hizkuntzen kudeaketan praktika onak konpartizeko VI topaketa' Euskaliten eskutik
📕 Gaur kontzeptu luze samarra aukeratu dugu gure hiztegian: ‘Doitasun handiko artezketa ikertzeko gune’ Zer ote da?
