Aroa Insausti, Bianditz Iraola - CAF

‘Munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu galdu nahi.’

XIX.mendean Goierriko burdinola zahar batean lehen urratsak eman zituen CAF, munduko jokalari garrantzitsuenen zelaian lehiakide izatera iritsi da mende t’erditik gorako ibilbidean, tren-ibilgailuak egitetik mugikortasuneko soluzio integralak eskaintzera pasatuz, munduan zehar 100 enpresa baino gehiago eta 15.500 langiletik gora izanik. Aroa Insausti, Ibilgailuetako Estrategia eta Antolakuntza zuzendariaren eta Bianditz Iraola, Euskara arduradunaren eskutik ibili gara CAFen historia errepasatzen.

Gure solaskideek azaldu digutenez ‘CAF bihurtu da ez bakarrik ibilgailuen fabrikazioko enpresa bat, baizik eta mobilitate soluzio integralak eskaintzen dituen enpresa bat da: ibilgailuak, autobusak, baina baita proiektu integrala, seinalizazioa, sistemen operazioa, finantzazioa.’

Egungo erronka nagusienetakoa mugikortasun jasangarrian kokatzen du CAFek ‘gaur gizarteak aurrean daukan erronketako bat da mugikortasun jasangarria, hirietako populazioa hazten ari da, trantsizio berdea babesten duten politikak baita herrialde askotan martxan daude, ta testuinguru horretan guk hirietako garraio publikoak bermatzeko soluzio integralak ematen ditugu.’

CAF Industriaren Euskal Plataformako kide da eta aberasgarritzat jotzen dute INDEUSen egotea: ‘Enpresa tamaina diferenteak daude, egoera ere ez da berdina, zure egoera soziolinguistikoa, ingurunekoa… Orduan hor, elkar banatze horretan perspektiba hartzen duzu, ondo egindakotik ikasten duzu, akatsak ekiditen dituzu eta alde horretatik oso aberasgarria da.’

Hizkuntzari, nortasunari eta Goierriri buruz hitz egiterakoan nabarmentzekoa: ‘Munduko jolakari bat gara. 15.500 langile baino gehiago, proiektuak mundu guztian zehar, esleipen industrialak leku askotan, baina azkenean badaukagu gure Goierriko nortasun horrek ematen digun berezitasuna. Egia da euskara dela gure nortasuneko ezaugarri bat eta hazten ari gara eta munduan gaude, baina gure nortasuna ez dugu nahi galdu.’