Albisteak

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako lantaldeek 2022ko lanei ekin diete

2022/03/31
Igorreko BATZ eta Natxituako EGOINen bategitearekin, dagoeneko 29 dira INDEUSen parte hartzen duten enpresak.

Bi urtez onlineko bilerak egin ondoren, INDEUS, Industriaren Euskal Plataformako kideak aurrez aurreko bileretara itzuli dira. SPRIren egoitzak hartu zuen INDEUSeko Lantaldeen batzarra, joan den otsaileko Batzar Orokorrean erabakitako egutegi eta ekintza planari jarraituz. Jarraitu irakurtzen HEMEN

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak aurtengo erronkak finkatu ditu

2022/02/22
Industria arloan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Sprik, EEEk, hiru Foru Aldundiek eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako ekimenean, 27 enpresa industrial, zentro teknologiko eta erakunde daude honezkero.

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak urteko lehen Batzar Orokorra egin du. Aitor Urzelai, Spriren zuzendari nagusiak eta Josune Zabala, Jaurlaritzako Hizkuntza ikerketa eta koordinazio zuzendariak egin dituzte lehen hitzak, ongietorria emanaz ekimenaren parte diren erakunde publikoei... jarraitu irakurtzen HEMEN

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bat egin dute INDEUS, Industriaren Euskal Plataformarekin

2021/02/25
Industria arloan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin Sprik, EEEk eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sortutako ekimenak dagoeneko 25 enpresa eta elkarte biltzen ditu.

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak bere lehen Batzar Orokorra egin zuenetik urte bete pasa denean, egoera eta baldintza oso desberdinetan elkartu dira Plataformako partaide diren enpresak, ekimena bultzatzen duten erakunde publikoak eta INDEUSekin bat egin duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Jarraitu irakurtzen HEMEN

INDEUS Industriaren Euskal Plataformak 2020rako helburuak aztertu ditu euskara industriaren arloan sustatzeko

2020/02/13
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak batzar orokorra egin du gaur, ekimenean parte hartzen ari diren enpresa eta erakunde publikoetako ordezkariak bilduz.

Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako Sailburuordea, Alex Arriola, SPRIren Zuzendari Nagusia, Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusia eta CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBAT, EIKA, ELAY, GOIZPER, IKERLAN, PETRONOR, TECNALIA, VICOMTECH, GAIA, ESLE eta ENERGIA KLUSTEReko ordezkiak bildu dira Bizkaia Plaza... irakurri gehiago HEMEN