Albisteak
Gislan: bezeroak behar duen teknologia euskaraz eskaintzea
Gislan datuen zientziako soluzioak neurrira eskaintzen dituen enpresa bat da. Estatistika, matematika eta informatika uztartzen dituzte haien lanean, eta bezeroaren erronkari erantzun eraginkorrak ematea gustatzen zaie. Irakurri berria HEMEN
Enpresen Harrera Plana eta Hizkuntza Teknologien praktika komunitatea aztergai INDEUSeko lantaldeen batzarrean
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza nagusian batzartu dira gaur Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta erakundeak, urteko hirugarren topaketan. Irakurri albistea HEMEN
Kautxuz, plastikoz eta euskaraz
Cikautxorentzat euskarak identitatea esan nahi du. Enpresaren sustraiak Lea-Artibain dira, Euskal Herriko eskualde euskaldunenetako batean. Cikautxo bertan sortu zen eta euskara barneko harreman hizkuntza naturala dute, eta aurrerantzean ere hala izatea nahi dute. Irakurri albistea HEMEN
Eraldaketa industrialaren zibersegurtasuna hizpide Bedigital azokan
Industriaren eraldaketaren baitan zibersegurtasunak duen garrantzia aztertu dute gaur BECen egiten ari den Bedigital azokan. Eraldaketa Digital Segurua jardunaldia antolatu dute Cybasquek eta Indeus Industriaren Euskal Plataformak. Irakurri albistea HEMEN
INDEUSek bat egin du EUSKARALDIArekin
INDEUSen aurtengo Batzar Orokorrean grabatu ziren irudiak eta Euskaraldiaren hasierarekin batera argitaratu da bideoa. Indeuseko enpresen ordezkariez gain Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendariak eta Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendariak hartu dute parte bideoklipean. Ikusi bideoa HEMEN
Talleres Mitxelena: pieza bakar handiak eta euskaratik
Mitxelena Mekanizatuak 1957. urtean sortu zen, baina 25 urte bete berri ditu kooperatiba gisa. Mekanizazio sektoreko artisautzan dihardu, eta Hernanin du egoitza. Komunitate bat dira, eta balio erantsia bi alderdik ematen die: pieza bakar eta handien fabrikazioan adituak izateak ... jarraitu irakurtzen HEMEN
Biolan: esparru bioteknologikoan hazi, eta euskaran ere bai
Biolan oinarri bioteknologikoko enpresa bat da, elikagaien eta osasun sektorerako tresna analitiko aurreratuak eta berritzaileak garatu, fabrikatu eta merkaturatzen dituena. 2006. urtean Biolan Microbiosensoren Sozietate Mugatu bezala sortu zen, elikadura industrian zegoen behar bati erantzuna emateko. Jarraitu irakurtzen HEMEN
Alberdi Mekanizatuak: mekanizazioaren bidea euskaraz egiten
Euskararen presentzia enpresetan gero eta nabarmenagoa da. Horretan aritzen diren enpresak areagotzen ari dira. Alberdi Mekanizatuak da horren adibidea. 1958an Azkoitian Gipuzkoan sortutako familia-enpresa bat da, mekanizazio eta dekoletaje arloan 60 urtetik gorako esperientzia duena. Jarraitu irakurtzen HEMEN
ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUSekin.
Batzar Orokorra egin du INDEUS Industriaren Euskal Plataformak gaur, Aitor Aldasororen (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburua), Sonia Rodriguezen (Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria), eta Mikel Amundarainen (Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia) gidaritzapean. Jarraitu irakurtzen HEMEN
i+Med: zientzialarien kooperatiba euskararen normalizazioan lanean
i+Med munduko zientzialarien lehen kooperatiba da. 2014an sortu zen Gasteizen, 2013an garatutako proiektua gorpuztuta, EHUk ekintzailetza programa bat aprobetxatuz. Hortik aurrera, hazkunde nabarmena izan du; gaur egun, i+Med 80 langilek osatzen dute, eta inguruko enpresetako langileak batuta, 160 langile dira orotara. Jarraitu irakurtzen HEMEN
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen
Bostgarren urteurreneko azken batzarra egin du gaur INDEUS Industriaren Euskal Plataformak Gasteizen, Hibridalaben egoitzan, eta ospakizunari amaiera borobila emateko Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren diputatua, Saray Zarate eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordea... jarraitu irakurtzen HEMEN
Ceit, teknologia aplikatua euskal industriarentzat
1982an Nafarroako Unibertsitateak sortutako irabazi asmorik gabeko ikerkuntza zentroa da Ceit. Industria arloan ikerkuntza aplikatua garatzen du, eta Reyes Elizalde zuzendari zientifikoaren esanetan, euren misioa euskal enpresen lehiakortasun handitzea da. “Gure egunerokotasuna ikerketa proiektuak dira... jarraitu irakurtzen HEMEN