Euskarazko produktuak

Lantalde honetan jorratuko ditugun gaiak:

    • Kanpo paisaiari lotutakoak: nola kudeatzen dute enpresek kanpo paisaia?
    • Enpresek erabiltzen dituzten erremintak (aplikazioak, erp-ak, softwareak...) identifikatu.
    • Euskaraz sortu/garatu edota euskarara itzuli diren erremintak identifikatu (aplikazioak, erp-ak, softwareak...)
    • Barruko lanari lotutakoak:
          • Ingurune digitala: lan-programak, aplikazioak, softwareak...
          • Hiztegiak, txosten/dokumentu ereduak (enpresetako lan-harremanetan sortzen direnak).
          • Komunikazioaren iruditeria: salmentarako, komertzializaziorako.
          • Euskaraz lan egiteko erabiltzen diren lan-tresnak, idatziak/ahozkoak identifikatu: aktak, postak, gutunak etabar.
    • Euskal enpresentzat produktuak sortzen dituzten enpresen zerrenda egin eta eurekin euskararen erabilpenari buruzko diagnostikoa egin.
    • Berariazko diru-laguntza programa baten garapena aztertu, enpresei zuzendutako produktuak euskaraz sortu eta garatzea bultzatzeko.

    Honekin batera, ekimen honetako erakunde publikoen betebeharra zein den aztertuko da eta beste erakunde batzuen partehartzea aztertu, bereziki enpresak diruz laguntzen dituztenak eta enpresekin harremanetan daudenak.