INDEUS

INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma da, 2018an SPRI – Enpresen garapenerako euskal Agentziak abiarazitakoa, Energiaren Euskal Erakundearekin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta hainbat euskal enpresakin lankidetzan, besteak beste Ampo, Batz, Biele Group, Caf, Cikautxo, Copreci, Danobat Group, Eika, Ega Master, Ega Solutions, Egoin, Elay, Goizper, Irizar, Maier, Oreka IT, Orona, Orkli, Petronor, Tecnalia eta Ulma Taldea. Enpresak ezezik Ceit, Ikerlan, Tecnalia eta Vicomtech zentro teknologikoak, BRTA, Basque Research & Technology Alliance eta ESLE, GAIA eta ENERGIA klusterrak, eta Innobasque ere ekimeneko partaide dira.

Helburua

Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu INDEUS egitasmoak.

Funtzioak eta funtzionamendua

Enpresaren kudeaketa euskaraz egiteko, euskara lan hizkuntza izateko edota euskarari presentzia ematen hasteko prozesuetan sortzen diren zailtasunak, oztopoak eta premiak identifikatzea eta arazoei irtenbide bat aurkitzeko ahaleginak egitea da INDEUSen funtzioa.

Funtzio hori betetzeko, hiru lantaldetan egituratu dira partaideak:

INGURU DIGITALA – Lantalde honek hartzen duen esparrua oso zabala bada ere, arlo batzuk zehaztu dira, lantalde honetan jorratzeko: enpresei zuzendutako laguntza programetan euskara baloratzea, prestakuntza jardunak, hiztegi propioak eta glosarioak, zibersegurtasuna, software librea, kudeaketa sistemak eta gune digitala.

EUSKARAZKO PRODUKTUAK – Hizkuntzaren kanpo eta barruko paisaia enpresetan, enpresek erabiltzen dituzten erremintak identifikatu (euskeraz dauden ala ez aztertu), erreminta horiek egiten dituzten enpresak identifikatu, diru-laguntza programak garatu.

ATARIKO LANTALDEAEuskara gutxi erabiltzen duten enpresentzako gunea da laugarren lantalde hau, euskara erabiltzeko dituzten zaitasunak identifikatzeko eta eskura izan ditzaketen laguntzen berri emateko; baita ekimeneko gainerako lantaldeetako enpresen jardun egokiak ezagutzeko aukera izateko ere.

Batzorde Eragilea

Sprik, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek osatzen dute Batzorde hau. INDEUSen koordinazio orokorra eta ildo estrategikoak erabakitzea da bere eginkizun nagusia, Lantaldeen bilerak eta urtean behin egiten den Batzar Orokorra antolatzearekin  batera.

Azken berriak

I+MED eta METAPOSTAk bat egin dute INDEUS, Industriaren Euskal Plataformarekin
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak bere lantaldeak bildu ditu eta kide berri bati ongietorria eman (2023ko ekaina)
2023. urtean euskara industria arloan indartzeko konpromisoa berretsi eta Innobasqueri ongietorria eman dio Indeusek 
INDEUSek Euskaraldiarekin bat egin du 200dik gora ARIGUNE eta milaka Ahobizi eta Belarriprestekin

Wikipedia, enziklopedia askea

2022az geroztik Indeus, Industriaren Euskal Plataformak euskarazko Wikipedian badu presentzia.